Manifestazio jendetsua egin dute azpiegitura lan handien aurka
Hainbat talde ekologistek Gipuzkoa ezberdin baten alde deitutako manifestazioak jende asko bildu du. Eguraldi iragarpenek ez dute jendea kikildu, eta azpiegitura lan handiak zalantzan jartzeko deia egin dute manifestazioan. Gizarte eragile anitzen babesa jaso du protestak; besteak beste, Donostiari eragiten dioten proiektuak bertan behera gelditzeko eskatu du, eta garapen eredu ezberdin baten aldeko gogoeta sustatzea nahi dute talde hauek.


