Aitor Azurkik Bartzelonan aurkeztu du 'Maizales bajo la lluvia' liburua
Kazetari donostiarra Maizales bajo la lluvia liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari da Euskal Herritik kanpo. Bartzelonatik itzuli berri da. 1936ko gerran errepublikaren alde borrokatu zutenen memoria berreskuratu du Azurkik. Liburuko protagonistetako bat, Marcelo Usabiaga, berarekin izan da Katalunian. Laster liburua Zamora eta Madrilen aurkeztuko du. IRUTXULOKO HITZAk Aitor Azurkiri egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.