Arratsaldean zabalduko dute Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako mediateka
Azaroko uholdeek utzitako orbana ari da pixkanaka desagertzen. Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan urak hondatutako mediateka eraberritu dute, eta arratsaldean, 17:00etan, irekiko ditu ateak.
Ikasle eta ikasle ez direnek, auzotar guztiek, dute ikastolako zerbitzuaz gozatzeko aukera.