Fernando Mujikaren familiak ETA desagertzeko eskatu du
Duela 16 urte ETAk Fernando Mujika Herzog hil zuen, eta gaur bere familiak omenaldia egin dio Polloe hilerrian.PSOEko buruzagi eta abokatuaren familiak ETA desagertzeko eskatu du gaur, baita argitu gabe dauden hilketak argitzeko, eta terrorismoaren ondorioz “erbesteratuak” daudenen eskubide zibilak berreskuratzeko ere bai. PSEko hainbat kide joan dira ekitaldira, baita PPko eta UPyDko zenbait ordezkari ere.