Jon Zulaika gazte donostiarra.
Jokalari gaztea Orlandoko RB Challenge txapelketarako aukeratu dute; Israel nafarrarekin osatuko du bikotea. Mikel Egiguren aietearra ere izango da txapelketa berean
Jon Zulaika eta Mikel Egiguren puntista donostiarrak AEBetako RB Challenge zesta punta txapelketan izango dira hurrengo otsailaren 18an. Zulaikak 20 urte ditu, eta pixkanaka mailaz igotzen ari da. 2010eko udan jokatu zuen lehen adliz Daniako Jai Alai pilotalekuan. Lehen aldiz goi mailako txapelketa batean parte hartuko du. Israel nafarrarekin osatuko du bikotea.
Egiguren beteranoa da, eta ondo ezagutzen ditu goi mailako txapelketak.Joan den Citrus txapelketan bezala, Jonathan Fernandez gasteiztarrarekin jokatuko du.