Harresia txukuntzeko eskatu du PPk
Kaia inguratzen duen harresiaren egoera «tamalgarria» dela salatu du Ramon Gomez PPko zinegotziak. Hiriko ondarearekin altxorretako bat dela eta «utzikeria» nagusi dela adierazi du. «Itsasotik hirira sarbide nagusietakoa dena txizaleku bilakatu da», adierazi du. Hiria erre eta berreraiki zutela bigarren mendeurrena beteko da datorren urtean eta ingurua txukun mantendu dadin, udal gobernuak neurririk hartuko ote duen galdetuko du udal taldeak
