Egunotan auzoetan azaltzen diren ‘tribuek’ adin guztietako kideak dituzte, eta gero eta gehiago mintzatzen dira euskaraz.

Parte Zaharreko hainbat elkartek antolatutako haur konpartsak ireki ohi du jaia hiriaren bihotzean. (Argazkia: Mikel Goñi)
Zartagin hotsek eta kaldereroen kantuek jarraipena izango dute datozen urteetan; izan ere, konpartsa hauetan haurren eta gazteen presentzia handia izaten baita, Parte Zaharrean gauean antolatzen duten kanpamenduan izan ezik.
Bitxia gertatzen da kaldereroen jaia. Horrela uste du, bederen, Amarakaldeko kide Jesus Ausejok. «Danborradarekin zerikusirik ez dauka, eta jende ezberdina hurbiltzen da hona». Azaldutakoa Amara Berrin gertatu da familiako adin gutztietako kideek parte hartu baitute, larunbateko desfilean. Nahiz eta, ohi moduan, «gizonezkoen ahots grabeak faltan sentitu» dituzten.
Parte Zaharrean hitzordu bat baino gehiago izan dute kaldereroek aurten. Goiztiarrena izan da kiderik gazteenak biltzen dituen taldea, 17:00etan kalea hartuta. «Auzoko elkarte asko gaude honen atzean Arrano, Kresala…», azaldu du haur txikia gurdira igotzen ari zen emakumeak.
Haur hauentzat, berriz, gero eta ohikoagoa da kalderero kantak euskaraz abestea, eta su cintura, flexible palmera, arazorik gabe pasatzen da gerri mehea, eta liraina izatera. Bide bera jarraitu nahi duenak
www.euskaraz.net webgunean aurkituko ditu beharrezko partiturak, hitzak eta azalpenak.
Etorkizunerako norabidea hartu dute Amara Zaharreko kaldereroek ere. Tribu hitza erraz erabil daiteke adin guztietako jendea biltzen zuen jai taldea deskribatzeko; izan ere, bertan ez baita ezertxo ere falta. Eta denek, zaharrek, gazteek eta haurrek jarraitu dute ingudeak ezarritako erritmoa Donostiaren ederra loratzen dituzten kantuetan.
Gauzak horrela, eta hiriak ederra izaten jarraitzen badu, ziurra da kaldereroen urteroko bisita.