Snowboardeko Europako Kopan bi garaipen lortu ditu Lucas Egibarrek
Norvegiako Kongsberg estazioan jokatutako bi probetan irabazlea izatea lortu du Igeldoko gazteak
Europako Snowboard Kopan bi proba segidan irabaztea lortu du du Lucas Egibar igeldotarrak. Norvegiako Kongsberg estazioan jokatu dute lehia, eta Egibarrek bere kirol ibilbideko lorpen garrantzitsuenak egitea lortu du, 18 urte betetzeko zorian dagoen honetan. Espainiako taldearekin parte hartzen du Egibarrek, eta aurretik sekula ez zuen bertako taldekide batek halako lorpenik egin. Adituen arabera, nazioarteko snowboarder handietako bat bihurtzeko bidean dago. «Oraindik sinistu ezinik nabil, Kongsbergera iritsi aurretik ez bainuen espero proba bakar bat irabaztea ere», aipatu zuen Egibarrek bigarren garaipena eskuratu ostean.
Bestetik, hilabete barru, junior mailako munduko txapelketan parte hartuko du Igeldoko gazteak. Espainiako Sierra Nevada estazioan izango dute proba, eta bertan ere garaipenen berriren bat eskuratzeko gai izan daiteke Egibar, bide onari jarraituz.
Familia eskizalea
Ez da harritzekoa Lucas Egibar snowboardean aritzea. Familiatik bait datorkio zaletasuna. Bere aiton-amonak eta gurasoak eski lehietan aritutakoak dira. Berak, berriz, hiru urterekin ekin zion eskiatzeari, gurasoen eskutik, eta ondoren, snowean berezitu zen.
