Bostekoa elkarri emateko moduan
Erakundeak hotzari aurre egiteko neurri ekologikoak ezartzen ari dira azken urteetan. Batek pentsa lezake eraikinak elkar berotzeko bata bestearen ondoan, gertu-gertu, jartzea horietako bat dela. Horren adibidea, –ala hiriko lurra garestia eta eskasa izatearena?– Morlanseko bi hauek. Altxatzen ari diren bulego eraikinak eta etxebizitzenak leihotik leihora horren tarte gutxi izateak; hotzetik babesteaz gain, beste abantaila batzuk ere izan ditzake. Esaterako, bulegariek, begiratu bakarrean, adineko bizilagunak onik dauden, lapurrak sartu diren… jakin dezakete.