Alexander Drakeren 'Voragine' liburua saritu dute
Alain Gonfaus idazle donostiarrak Alexander Drake ezizenarekin sinatu du berriro ere bere bigarren liburua, Voragine. Lan horri esker, Vivendia-Villiers VII. Nazioarteko Saria irabazi du. 85 istorio txiki pornografikok osatzen dute Voragine, liburu gogorra, inondik inora. Oso pozik dago egilea, Irreverentes argitaletxeak argitaratuko baitio liburua. IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin dio Alexander Drakeri, eta biharko egunkarian argitaratuko du.