Gizon bat atxilotu dute Donostian, haur pornografia trukatu eta zabaldu duelakoan
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Donostian ustez haur pornografia trukatu izanagatik. Guztira 57 lagun atxilotu dituzte Espainian eta Euskal Herrian haur pornografiaren aurka egindako operazioan. Ikerketa aurrera eraman ahal izateko “Gnuwatch” (zaindaria) izeneko tresna informatikoa erabili dute. Haur pornografia kontsumitzen duten erabiltzaileak non dauden atzematen duen tresna hori duela urtebete hasi ziren erabiltzen. GPS gisa funtzionatzen du, eta egunero milioika konexio miatzeko gaitasuna du. 240 disko gogor atzeman dituzte eta beste 24 pertsona inputatu dituzte material pedofiloa zabaltzea egotzita.
Ikerketaren arduradunek jakinarazi dutenez, atxilotuetako batzuk prestakuntza handia dute eta pornografiaren kontrako beste operazio batzuetan atxilotuak izan ziren.