
Administrazio guztietako ehunka funtzionariok parte hartu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako manifestazioan. Sektore publikoa “garatu” eta “errentabilizatzeko” eskatu dute Erdialdeko kaleak zeharkatu dituen protestan. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak iragarritako murrizketen aurrean kalitatezko zerbitzuaren alde egiteko kalera irten dira langile publikoak.
Donostiako manifestazioan aurpegi ezagunak izan dira; Juan Karlos Izagirre alkatea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, tartean.