Modaren Astea berreskuratu nahi du PPk
Donostiaren irudia lau haizetara zabaldu eta garapen ekonomikoa sustatzeko proposamena egin du PPk. Madrilen egunotan antolatzen ari den modaren astearen pare, hirian antzeko ekimen bat antola daitekeela proposatu du Iñigo Arcauz zinegotziak. Merkatarien Federazioak duela zenbait urte antzeko ekimen bat egiten zuela gogoratu du. Aurrerantzean, beraz, dendariekin elkarlanean, Donostia modaren erakusleiho bihur daitekeela aurreratu du. Jostun eta diseinatzaile berrientzat aukerak sor ditzakeela esan du, halaber.


