Lurra egonkortzeko lanak hasi dituzte Jolastokietan
Jolastokieta kaleko maldari eusteko horma konpontzeari ekin diote. Eroritako lur eta hondakin guztiak jasoko dituzte eta saneamendu hodi berri bat jarriko dutela jakinarazi du Nora Galparsoro Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Horrekin batera, malda eusten duen horma egonkortuko dute eta lurrak hondatutako bideak txukunduko dituzte.


