Batzarkide guztiek aho batez onartu dute haur lapurtuen inguruko ebazpena
SOS Ume Lapurtuak Euskadi elkarteak Gipuzkoako Batzar Nagusien proposamena onartu izana “primerako berria” dela adierazi du: “Horrelako ekimenak oso bultzada sendoa dira egia eta justizia bilatze aldera”. Dena dela, “oraindik urratu beharreko bide luzea” geratzen dela eta hau hasiera besterik ez dela azaldu du: “Denon artean egin beharrekoa da, alderdi politiko, instituzio guztiak, gizarte guztiak egin beharrekoa. Denok inplikatu behar dugu urte horietan gertatu zena jakiteko”. Elkarteak eskerrak eman dizkie “euskal erakunde guztiei”, izan ere, “hitzetatik pixkana-pixkana ekintzetara pasatzen ari baitira”.