Josep Maria Sert. Modeloaren argazki artxiboa erakusketak ateak ireki ditu gaur goizean San Telmo Museoan. Bildumak artista bartzelonarraren artxibo fotografikoaren zati bat azaltzen du, bere laguntzaile eta modelo izandako Leonard Mancinirena, hain zuzen. Irudiek, Serten lan prozesua islatzen dute. Izan ere, margolariak, gizakiekin, buztinezko irudiekin eta besterekin osatutako konposizioei argazkiak egin, eta hauek oinarri hartuta, sortzen zituen muralak. Bildumako argazki gehienak Bartzelonako Centre d’Arts museoan ikusgai izan ziren, iaz. Haiei, ordea, elizan ikus daitezkeen hamaika mihiseen ekoizpen prozesuarekin lotutako beste 19 gehitu zaizkie. Hauek zaharberritu eta katalogatu ondoren, lehenengoz, erakutsiko dituzte. Erakusketa Etxeberriatarren kaperan eta sakristia berrian ikusgai izango da, maiatzaren 20a arte.