Adurizek 'Mugaritz BSO' filma aurkeztuko du gaur gauean Berlinalen

Basque Culinary Center-eko zuzendari, Joxe Mari Aizega; Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariak; Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos; Blanca Urgel kultura sailburua; eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Isabel Muela, besteak beste. Irudian, Berlingo Espainiako enbaxadan.
Joan den Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Andoni Luis Aduriz sukaldariak ‘Mugaritz BSO’ filma. Gaur gauean Berlingo Zinemaldian, Berlinalen, aurkeztuko du. Donostiako Culinary Zinema eta Berlinaleko Kulinarisches Kino sailen arteko elkarlana izan da. Basque Culinary Center-eko zuzendari, Joxe Mari Aizega; Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariak; Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos; Blanca Urgel kultura sailburua; eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Isabel Muela izan dira Berlinen, besteak beste.