Jazzaldirako sarrerak martxoan eskuratu ahal izango dira
Jaialdiak oraindik ez du sarreren salmentaren inguruan data zehatzik eman
Bobby McFerrin, Antony, Jamaican Legends, Marc Ribot, Ray Gelato, Peter Evans… Hurrengo 47. Jazzaldiaren programazioaren aurrerapenak ikusmin handia sortu du musikazaleengan, eta jaialdiaren bulegoan hainbat kontsulta izan dituzte sarreren salmentaren inguruan. Antolatzaileek jakinarazi dute martxoan jarriko dituztela salgai, eta laster emango dutela data zehatzaren berri.