Lilatoian izena emateko epea otsailaren 29a arte izango da zabalik

Emakumeen herri lasterketa martxoaren 4an egingo dute, eta 11:00etan irtengo dira Bulebarretik. Probaren 23. ekitaldia izango da. Lilaton.com eta Donostiroller.com webguneetan eman daiteke izena hurrengo otsailaren 29a arte.