Reala-Sevilla gaur, 21:00etan, Anoetan
Realak partida garrantzitsua du gaur, 21:00etan, Anoetan. Sevillaren aurka jokatuko dute txuri-urdinek. Galduz gero, jaitsiera postuak puntu bakarrera geratu lirateke; irabaziz gero, Europako postuak lau puntura lirateke. Espainiako Liga erdialdeko postuetan oso berdinduta dagoen seinale dira balizko bi aukera horiek. Reala eta Sevilla 17. eta 12. postuan dira, hurrenez hurren, beste taldeek baino partida bat gutxiago jokatuta (gaurkoa, alegia). 24 puntu ditu Realak eta 26, Sevillak. Andaluziarrek entrenatzailea estreinatuko dute gaur; Michel. Getafeko entrenatzaile ohia ez da oso maitatua Donostian, Real Madrilen jokalari gisa aritutako garaian ez baitzen ongi etorria izaten.