Udal Gobernuak torturaren aurkako jarrera "irmoa" adierazi du
Euskal Herriko hainbat taldek Torturaren Aurkako Eguna izendatu dute otsailaren 13a. Donostiako Udal Gobernuak “torturaren existentzia bera” salatu nahi izan du. “Tortura fisiko zein psikologikoak bizi izan dituzten eta dituzten donostiarrei elkartasuna” adierazi die: “Torturaren zantzuak ez baitira sendatzen. Torturaren aurka eta eskubideen errespetuen alde lan egiten duten elkarteen esanetan 500 donostiar dira tortura sufritu dutenak”. Udal Gobernuaren ustez, “Errealitate hau onartezina eta justifikaezina da. Ae gehiago, jazarri beharreko delitu larria da; eta erraz ekidin daiteke borondate politikoa izanez gero”. Torturaren aurkako jarrera “irmoa” adierazi nahi izan du, eta torturaren aurka lanean jarduteko konpromisoa azaldu du.