Epaileak behin behinekoz artxibatu du Uxotegi kasua
Uxotegiren auzian, Parte Zaharrean okupatu zuten eraikinaren auzian, kasua behin behinekoz artxibatzea erabaki du epaileak. Bertan behera utzi ditu ekinbide judizialak, ez baitu delitu zantzurik aurkitu. Deklaratzera joan ziren hiru gazteen kasuan ez du frogatutzat eman eraikina okupatu zutenik, behin bakarrik identifikatu zituztelako. Jendaurrean zuzenketa egiteko exijitu dio Bilduk PSE-EEko Ernesto Gascori.