Erakundeek hutsik dituzten eraikinak betetzeko deia egin du Kepasakonlakasak
Udalari, Adif-Renferi, fundazio pribatuei, Eusko Jaurlaritzari, Kutxabanki, Espainiako Barne Ministerioari, promotore pribatuei, Telefonica- Movistar-i…
Hainbat erakunderi euren eraikinen inbentarioa egin, eta erabili gabeko etxe eta bulegoak betetzeko eskatu die Kepasakonlakasa plataformak. Alokabide eta Biziguneren bitartez etxebizitza horek alokairuan jartzeko eskaera egin du.
Elkarteak, era berean, Donostian bi urte baino gehiagoz hutsik dauden 15 kasurik larrienak apirilaren 15a baino lehen ebaztea aldarrikatu dute. Joan den ekainean Donostian erabilgarri eta hutsik dauden 500 etxebizitza daudela plazaratu zuen Kepasakonlakasak.


