Bigarren eskuko merkatuak; trukatu, oparitu eta saltzeko
Otsailaren 25etik aurrera, bigarren eskuko merkatuen bosgarren ekitaldia egingo du San Marko Mankomunitateak. Arropa, liburuak, jostailuak… Asko dira etxean pilatu eta erabiltzen ez diren objektuak. Askotan, gainera, zakarrontzian amaitzen dute. Merca2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bidez objektu horiek trukatu, oparitu eta saltzeko aukera eman nahi dute. Partikularrek, elkarteek eta ikastetxeek salmenta eta truke postuak erreserbatzeko aukera izango dute Merka2sanmarcos.org webgunean eta 943670249 telefonoan.
Donostian martxoaren 24an, larunbata, egingo dute bigarren eskuko merkatua. Gipuzkoa plazan jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara. Hernanin (otsailak 25), Urnietan (otsailak 26), Pasaian (martxoak 3), Astigarragan (martxoak 4), Lezon (martxoak 11),Lasarte-Orian (martxoak 17), Oiartzunen (martxoak 18), Errenteria-Oreretan (martxoak 25) eta Usurbilen (apirilak 1) ere egingo dituzte merkatuak.