Donostiako Piratek inauteri festa egingo dute ostiralean
Krisia sufritzen ari diren herritarrak, espekulatzaileak, politikariak, piratak, bufoiak… Horiek dira Donostiako Piratek inauterietarako proposatu dituzten mozorro batzuk. Ostiralean inauteri festa egingo dute Bulebarreko kioskoan, 20:30ean. Intxixuek edabe magikoa prestatuko dute festazaleentzat.
Krisia aukeratu dute gai nagusi gisa. Hala erabaki zuten joan den urtarrilaren 28an egindako Piraten lehen biltzarrean: “Krisia, gai zabala, eta guztion ahotan dabilena; piraton izaeraren parte den umoreari ateak zabalik uzten dizkiona”.