Eureka! Zientzia Museoak hiru simulatzaile berri ditu
Hiru simulagailu berri izango dira erabilgarri larunbatetik aurrera Miramongo Eureka! Zientzia Museoan. Orain arte abian zeuden bi errusiar mendiei hegazkina, 1 Formula eta ur azpiko itsasontziarenak egiten dituzten hiru tramankulu berri gehitu dizkiete.
Zientzia museoaren barruan egonagatik, aparteko sarrera erosi, eta, planetariumarekin gertatzen den moduan, bere horretan gozatu daiteke. Simulagailu hauen helburua, jolaserako tresna izateaz gain, zientzia edukiak modu atseginean zabaltzea da.
Aurkezpenean, museoaren marketinaren arduradun Garbiñe Garmendiak azaldu duenez, orain arte errusiar mendien simulagailu izandako arrakastak ekarri du hiru gailu berrien ezartzea. Era berean, orain jarritako hiru tresnetan programa berriak jarriko dituzte aurrerago, hauen ahalmena zabaltzeko.