(Argazkia: Alberto Elosegi/Irutxulo)
Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi zenak omenaldi berri bat jasoko du igandean, 12:00etan, Viktoria Eugenia Antzokiko klubean. Haren literatura ibilbidea gogora ekartzeko,
Bakarrik nago Zerubiden, Txillardegiren irakurraldi bat ekitaldia egingo dute.
Hainbat idazlek hartuko dute parte ekimenean: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.
Jose Luis Alvarez Enparantza politikari, hizkuntzalari eta idazle antiguatarra joan den urtarrilaren 14an hil zen. Urtarrilaren 29an omenaldi nazionala egin zioten, Viktoria Eugenia Antzokian hau ere, ezker abertzaleak antolatuta.