Izarrez betetako hiria
Krisi garaian burua tinko mantentzen ari den sektorea da ostalaritza zerbitzua. Turisten gaualdiek behera egin beharrean, gora egin du azken urteetan. Guztira 73 hotel daude hirian: bat eta bi izarreko 55, eta hiru, lau eta bost izarreko 18. Bihar, Itzurun-en Donostiako hotelen sareari eta turismoari buruzko erreportajea argitaratuko dugu.
Groseko Louit fabrika, Erdialdeko Urdaitegi Frantsesa, Parte Zaharreko La Palma… Belaunaldiz belaunaldi eta urte luzez aurrera egin duten Donostiako denden inguruko erreportajea ere plazaratuko du Irutxuloko Hitzak gehigarri berean. Groseko Lola Horcajo historialariak galdu den eta galzorian dagoen denda ereduaren inguruan idatzitako lan bat izango du ardatz.