Lehen aldiz Vasco de Campingeko eskiatzaile batek irabazi du Donostia Saria
Joan den igandean Vasco de Camping elkarteak antolatutako iraupen eskiko IV. Donostia Saria jokatu zuten Somporteko estazioan. Lehen aldiz, Vasco de Campingeko kide batek irabazi zuen lehia, maila absolutuan; Josu Erkiziak, hain zuzen ere. Zirkuitua oso egoera onean zegoen, eta partaidetza ere ona izan zenez, antolatzaileak oso pozik daude. Txema Garaik, klubeko presidenteak, hunkituta jarri zion txapela Erkizia txapeldunari. Bestetik, haurren lehiaketan, Vasco de Campingeko Manu Elorza izan zen txapelduna.
