
David Zurutuzak 2017. urte arte jarraituko Realean. Jokalariak berak esana zuen gogoa zuela Realean jarraitzeko. Beste lau urtez kontratua luzatu diote, eta 27 urteko jokalaria 31 urte bete arte izango da taldean. «Elastiko txuri-urdinarekin jokatzea dagoen gauzarik handiena da», esan du erdilariak kontratu berria sinatu eta gero.