Euskarazko lehen irratsaioa Donostian egin zuten duela 80 urte
Koldo Mitxelenan omenduko dituzte Zubimendi eta Arzelustarrak, Union Radioko esatari ohiak
Duela 80 urte, Euskal Herriko irrati bakarra Donostian zegoen. Union Radio zuen izena, eta martxoaren 2an egin zuen lehen irratsaioa. Joseba Zubimendi eta Ander Arzelus izan ziren ordubeteko euskarazko irratsaioaren sortzaileak. Orain, omenaldi gisa, eta euskal irratigintzaren historia ezagutzera emateko, bi egunetako jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelenan Kulturunean: Euskara hegaz, Euskal Irratiak 80 urte.
Joseba Zubimendiren funtsak aurkeztuko dituzte jardunaldiotan. Zubimendik euskal irratsaio horien guztien gidoiak gorde baitzituen. Irratsaioan zortzi urteko neska batek ere parte hartzen zuen, Amale Arzelusek, Arzelusen alabak hain zuzen. Martxoaren 2an, euskal irratiaren urtemugan omenduko dituzte hirurak. Eta bertan izango da Amale Arzelus, esatari gisa lehen aldiz aritu zen emakume hura.
