
Juantxo Egañak aukeraketa egin du Kutxaren eskuetan dauden milioi bat argazkiren artean. Hala, 316 argazki batu, eta
Phocus.Bilduma baten argazkia erakusketa osatu du. Bihar bertan zabalduko dute Kuboko erakusketa, eta maiatzaren 13ra arte egongo da ikusgai. Hainbat sailetan banatu dituzte argazkiak, eta horietako batean Donostiaren metamorfosia ikus daiteke, 1864ean harresiak bota zituztenetik gaur arte. Biluziak, arkitektura, erretratuak, paisaiak… Askotariko argazkiak izango dira Kubo aretoan. Donostian egindako irudiak eta mundu osoan egindakoak dira.