Artroskopia teknikaren aurrerapenen berri emango dute, gaur, Andia kaleko Kutxa aretoan
Urologia ebakuntzen hobetzeak, azaleko orban eta zimurrak kentzeko teknikak, lo-apneak artatzeko bide berriak edota bihotz ebakuntzak dakarren bizimodu aldaketa jorratuko dituzte Gipuzkoa Ospitaleak antolatutako Osasun Jardunaldietan. Zazpi hitzaldik osatzen duten egitasmoa azaroa arte luzatuko da, eta hauetan, Ospitaleko espezialistek parte hartuko dute medikuntzaren alor anitzetan izan diren aurrerapenen berri emateko. Saioak Andia hilabetean behin egingo dituzte Andia kaleko Kutxa aretoan, 19:30ean.
Gaurkoan, Ricardo Cuellar eta Juan Ponte traumatologoak izango dira hizlari; eta sendagileek belauneko, sorbaldako eta aldakako artroskopia izango dute mintzagai.Hauen hitzetan “artroskopia ez da beste ebakuntza mota batzuk bezain erasotzailea, eta hobetzen doan heinean gero eta ebakuntza ireki gutxiago egiten dira”. Hala, aipatutako gorputz ataletako osasun arazoei aurre egiteko izan ditzakeen abantailak eta erabilerak azalduko dituzte.


