Lan erreformaren aurkako protesta egingo du Equo alderdi ekologistak
Espainiako gorteen onespena jasotzeko zain dagoen bitartean, aipatu erreformari aldaketak egin dakizkiola uste dute alderdi ekologistaren arduradunek. Moldaketa horiek gerta daitezen, Equok ekonomia iraunkorraren alde, eta lan erreformaren aurka, deitutako “mobilizazio guztietan parte hartzera animatu” ditu herritarrak.