Lagun Aro-Caja Laboral: Eskarmentu gehien duen epaileak zuzenduko du
Lagun Aroren gaurko aurkari Caja Laboralek Kopan esperientzia badu, are eta eskarmentu gehiago du partida zuzenduko duen epailetako batek. Hain zuzen ere, Jose Antonio Martin Bertranek Kopako 36 partida zuzendu ditu; lehia gehien epaitu dituen epailea da. Martin Bertranek 48 urte ditu eta ACB Ligan 24 urte daramatza; horrenbestez, bizitza erdia eman du goi mailako saskibaloia zuzentzen.
Txanponaren beste aldean Francisco Jose Araña dago, norgehiagokan izango den beste epailetako bat. Honentzat, Lagun Arorentzat bezala, Kopako lehen partida izango da gaur arratsaldekoa. Hirugarren epailea Benjamin Jimenez izango da; bi partida besterik ez ditu zuzendu Kopan.