
Minutu gutxi gelditzen dira Gipuzkoa Basketek Kopan estreinatzeko.Lagun Aroko jokalariak ez dira bakarrik izango Palau Sant Jordi kirolgune erraldoian; 400 bat zaleren laguntza izango dute, Juan Karlos Izagirre alkatearena, tartean. Caja Laboralek, berriz, 1.500 zale izango ditu alde. Gasteiztarrak jende gehien mugitu duen taldea izan da berriro. Bakarrik etxeko taldeak, Bartzelonak, izango du zale gehiago harmailetan; 5.000 inguru. Erraztasun guztiak izan dituzte hauek, ez baitute bidaiarik egin behar izan bere taldea animatzeko.
Real Madrilek 800 zale izango ditu; Lucentum Alicantek, 600; Malagako Unicajak, 450; eta Sevillako Banca Civicak, 200. Fuenlabradak mugitutako zaleen daturik ez dute jakinarazi.