Lisabok 'Animalia lotsatuen putzua' diskoa aurkeztuko du gaur Gazteszenan
Orain arte egin duten diskorik “primitiboena eta sinpleena” da haien ustez. “Horrela atera da, eta horrela utzi dugu”, azaldu du Lisabok. Irungo taldeak Animalia lotsatuen putzua lana argitaratu zuen joan den urtearen amaieran; sei kantuz osatutako diskoa. Donostian gaur aurkeztuko dute zuzenean, Gazteszenan. Joseba Irazokiren kontzertuarekin hasiko da musika emanaldia 21:00etan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.