
Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile Sito Alonsok kiroltasunez onartu du Kopako final-laurdenetan Caja Laboralen aurka pairatutako porrota (72-65). Donostiarren entrenatzaileak bere jokalariak zoriondu ditu, azken unera arte aukerak izan dituztelako norgehiagoka irabazteko. «Porrotak min egiten du, baina harro nago jokalariekin. Eta ez bakarrik honera iristeagatik, baita egin duten partidarengatik ere», adierazi du. Garaipenean sinetsi dutela nabarmendu du, markagailuan atzetik zeudenean ere.