
Horacio Etxebarrietaren bizitzako zati baten berri ematen du ‘El ultimo magnate’ filmak. Euskadiko Filmategiak bultzada eman nahi dio, gainontzeko euskal ekoizpenei bezalaxe, Zineguneak ekimenaren bidez. Hala, film horren inguruan ariko dira bihar, 19.30ean, Koldo Mitxelenan. Sarrera doakoa da, sortzaile eta zinemazaleek bat egin dezaten. Helburua jendea zinera joatea da, filma ikustera.