Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunak udal taldeak batu ditu
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izango da otsailaren 29an. Tratamendurik ez duten gaitzak pairatzen dituzten herritarrei elkartasuna adierazteko, udal talde guztiek egin dute bat eta erakunde adierazpena adostu dute. Gaixotasun arraroren bat bizi duten herritarrak laguntzeko sortu diren elkarteekin elkarlanean aritzeko prest dagoela adierazi du udalak. Eusko Jaurlaritzari gaixoen arreta hobetzeko eskatuko diote, era berean.


