Greba orokorra dela-eta, udalbatzarra egun bat lehenago egingo dute
Donostiako Udalak martxoaren 29an egin behar zuen hurrengo udalbatzarra. Egun horretan bertan, ordea, hainbat sindikatuk lan erreformaren aurkako greba orokorra egiteko deia egin dute. Alkateak, udalbatzarra egunez aldatzeko proposamena egin du udaleko bozeramaileen batzordean, langileen grebak udalbatzarrean eraginik izan ez dezan. Bilduk eta EAJk aldeko botoa eman dute. PSEk eta PPk, kontra. PSEren ustez, greba guztietan gutxieneko zerbitzuak bermatu behar dira, eta grebak ez luke eraginik izan behar udalbatzar batean.