Iker Pedrosa: "Olerki bakoitza uharte bat da, ez da istorio jarraitu bat, hainbat begirada dira"
Angel Martinez Baigorri poesia lehiaketa irabazi du Iker Pedrosa donostiarrak. Garaipenari esker, Muerte del Rey soldado de Rohan poesia liburua argitaratzeko aukera izan du, eta hainbat liburu dendetan salgai dago jada. Aurretik beste bi liburu idatziak ditu, eta hirugarren bat ere idatzia duela aurreratu du. “Olerki bakoitza uharte bat da, ez da istorio jarraitu bat, hainbat begirada dira”, dio. IRUTXULOKO HITZAk idazleari egindako elkarrizketa kaleratuko du biharko egunkarian.