Kamerek kontrolatuko dute Parte Zaharreko ibilgailuen sarbidea maiatzetik aurrera
Parte Zaharrean piboteak kendu egingo dituzte. Kamerek kontrolatuko dute Parte Zaharrera doazen autoen sarbidea. Kamerak maiatzean hasiko dira lanean. Isunik jaso nahi ez duten bizilagun eta garraiolariek, beraz, datu base batean eman behar dute izena martxoaren 1etik apirilaren 15era. Askatasunaren hiribidetik Parte Zaharrera doan guneko aparkalekuak bizilagunentzat izango dira soilik.