Maider Lopezek 'Polder Cup' ekimenaren argazkiak ikusgai jarri ditu New Yorken
Artista donostiarrak Polder Cup izenpean futbol txapelketa antolatu zuen; alabaina, ekitaldia berezi egin zuen partidak jokatu ziren zelaietan ubideak eta zangak egoteak. Bertan sortutako material grafikoa da une honetan New Yorkeko galeria ospetsuan ikus daitekeena.
Lopez eta ISCPren arteko harremana ez da erakusketa honekin hasi; izan ere, zentro honetako alor akademikoan ikasle ibili baitzen 2003. urtean. Orain, berriz, bere erakusketa aretoan lanak ikusgai jartzeko aukera eman diote; hain zuzen ere, otsailaren 15etik martxoaren 10a arte. Lehengo egunean egilearen aurkezpena bera entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, bertan izan baitzen prestatze eta inaugurazio egunerako.