Miramongo Biokutxa eraikina inauguratuko dute ostiralean
2010.urtearen bukaeran jarri zuten Biokutxa eraikinaren lehen harria. Ostiral honetan inauguratuko dute prentsaren aurrean. Miramongo Arbide Dorreetan egin dute teknologia parkearen espazio berria. Biomedikuntzaren ikerkuntzarako eraikina izango da. Inbiomed izango da zentroan kokatuko den erakundeetako bat eta Kutxa izan da proiektuaren sustatzailea. Birsortzeko medikuntzan jarduten du Inbiomed Fundazioak: minbizia, Parkinsona eta bihotzekoak dituztenekin erabiltzeko teknikak ikertzen. Transplanteak egiteko ehun eta organo artifizialak sortzea izango du erronka gisa.