Presoen aldeko mobilizazioak egingo dituzte hilaren 24ean
Preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazio eguna izango da otsailaren 24a, eta mobilizaziora deitu dute. Otsailaren 24ean, LABek deituta, 12:30etik 13:00-etara, elkarretaratzea egingo dute Martuteneko 27 Industrialdeko sarrerako biribilgunean.
Bestalde, gaixotasun larriak dituzten presoek kalean egon beharko luketela aldarrikatzeko, ospitaleen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte hileko azken ostiralaren harira. 12:00etan izango da protesta Donostia Ospitalearen aurrean. Parte Zaharrean, ohi bezala, 20:00etan aterako dira protestan.

