Artroskopiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte, bihar eta etzi, Miramonen
Donostiako Ospitalak antolatu eta Gipuzkoa Ospitaleak babestutako saioetan 250 aditutik gora elkartuko dira.
Euskal Herriko eta Espainiako 250 traumatologo baino gehiagok belauneko artroskopia tekniketan egindako azken aurrerapenen inguruan eztabaidatuko dute, bihar eta etzi, Donostian. Izan ere, Donostia Ospitalak antolatuta, Oinarrizko Kirurgia Artroskopikoaren II. Ikastaroa eta Belauneko Kirurgia Artroskopiko Aurreratuaren III. Ikastaroa egingo baitituzte Miramon Parke Teknologikoko Auditorioan. Berritasun gisa, jardunaldien babesle den Gipuzkoa Ospitalean, menisko, kartilago eta lotailu gurutzatuen ebakuntzak egingo dituzte hilotzetan.