Jimmy Bidaurreta donostiarra, diskoaren aurkezpenean (Argazkia: Estitxu Zabala)
Meets Viorica izenburupean, Dantza Baltza bildumako laugarren diskoa kaleratu du Jimmy Bidaurreta pianista donostiarrak. Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin dator lana, aurreko hirurak bezalaxe, eta aurkezpenean aurreratu dutenez, musika alaia eta dantzagarria da diskokoa. Biniloaren aldeko apustua egin dute eta formatu horretan bakarrik eskuratu daiteke.