Donostiako metroaren %25 "errealitate" dela adierazi du Iñaki Arriolak
Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du Donostiako metroaren lanekin, eta “proiektuaren %25 gutxi gorabehera dagoeneko errealitate dela” azaldu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. EAJk metroaren obren inguruan egindako galderari erantzun dio horrela Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzak 200 milioi euro bideratu ditu obra horietara; iaz 147,7 milioi euro eman zituen, eta aurten 35,5 milioi jarriko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion finantzaketan parte hartzeari. Aldundiaren ezezkoak eta krisi ekonomikoak lanen erritmoa motelduko dutela jakinarazi du Garraio sailburuak. Hala ere, Arriolak gaineratu du “eskua luzatzen” jarraitzen diola aldundiari, “proiektu estrategikoarekin” bat egin dezan.