Margarita Martin: "Eguraldia beti ari da aldatzen, haurrak beti hazten ari diren bezalaxe"
Langile porrokatua eta klimatologian aditua da Margarita Martin (Zaragoza, 1955). Aurten, hamar urte beteko dira Estatuko Meteorologia Agentziaren Euskal Herriko ordezkaritzaren buru izendatu zutenetik. Igeldoko itsas-behatoki historikoan eman ditu urte hauek; fenomeno meteorologikoei neurria hartu nahian. Margarita Martini egindako bi orrialdeko elkarrizketa argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk, bihar, Itzurunen.